Nekazaritza Ekologikoa |
|
|
![]() Nekazaritza Ekologikoaren (NE) bitartez, aldi berean ingurumena errespetatuz eta lurraren emankortasunari eutsiz, funtsezko helburutzat goreneko kalitatezkoak diren elikagai osasungarriak lortzea duen ekoizpen-sistema definitzen da. Guztia baliabide naturalen erabilpen optimoaren bitartez, sintesizko produktu kimikoen erabilpena ekidinez eta garapen jasangarria lortzen saiatuz. Nekazaritza Ekologikoa Europan nekazaritza ekoizpen ekologikoari eta nekazaritza eta elikadura produktuen aipua egiteko moduari buruzko ekainaren 24ko R(CEE) Nº 2092/91 Komunitate-arautegiaren bidez erregulatuta dago. Arautegi hau definitu ahal izateko, aurretik kontzientzia eta ekoizpen ekologikoa ikusteko modu berria sortu zen. Iraultza berdearekin eta sintesizko produktu kimikoen erabilpen masiboaren bitartez nekazaritza intentsiboak ezarri zuen ikuspegitik erabat desberdina. Kontzientzia honek abiatu zituen nekazariak lurra, landareak eta animaliak tratatzeko beste modu berezi horren bidean, gaur egun Nekazaritza Ekologiko deritzoguna hain zuzen ere. Halaere Nekazaritza Ekologikoa ez da soilik elikagaiak sortzeko modua. Ekoizpenaren alderdi ekonomiko eta sozialaren zainketan ere oinarrituta dagoen aldetik, gizarte ekitatibo, iraunkor, konplexu eta, hare gehiago, moralki onargarria sortzen laguntzen duen elementua da. Beraz, Nekazaritza Ekologikoa elikagaiak bere propietate guztiekin sortzeko modua da. Hauek egiteko pozoi edo produktu toxikorik erabili gabe, populazioaren osasuna bultzatuz eta ekonomikoki zein ingurugiro aldetik seguritate eta iraunkortasuna eskeiniz. |