1857. urtean, New Yorken, emazte batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emazteen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako.
Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emazteak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emazte sozialistek ospakizun bat egin
zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emazteak protagonistak izanik.
Europako zati handi batean, lehenengo Emazteen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori bozka eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.
Euskal Herrian eta mundu mailan beste milaka emazte antolatu egin gara oinarri kapitalista eta suntsitzailea duen neoliberalismo patriarkal oni aurre egin eta gizarte, politika, lan, kultura, eta heziketa mailako alternatibak sortzeko.
Izan ere, bestelako mundu bat posiblea dela sinesten
dugu; emazteentzat askatasunean, berdintasunean, elkartasunean, bakean eta justizian oinarritutako mundu bat:
Baina, bestalde, balore horiek gure ikuspegi feministatik berrikusi nahi ditugu, eta horretarako, beste balore
batzuk ere jarriko ditugu horien ondoan: ERRESPETUA eta AINTZATESPENA, OSASUN OSOA, KULTUR ANIZTASUNA ETA DIBERTSITATEA, kontrakoaren ezeztatzea ekartzen ez
duten baloreak eta emazte gisa ikusezintasuna sortzen ez duten baloreak, hain zuzen. Mundu honetan balore horiek ezartzearen ondorio izan beharko lukete BAKEA eta
JUSTIZIA.