Emazteei egin bortizkariaren kontrako borroka nazioarteko kezka bilakatu da, 1999ez geroztik Biltzar Nagusiak erabaki duela azaroaren 25a izanen zela « Emazteei egin bortizkerien kontrako nazioarteko eguna ».
Frantses estatuan, ikerketak azpimarratzen dute hiru egunen behin emazte bat erahil suertatzen dela.
Aurten, eta egunen berezi honen kari, emazteei egin bortizkeri horrek eragin mingarriak eta latzak badituela haurrengan ere
Gaur egun bortzikeria sufritzen diren emazte horien haurrak mota ezberdinetako ondorioak jasaten direla aitortzen da. Haien garapen sikologiko eta portakera kolokan direla baita ere eskola mailan haien egokitzapena zailagoa da. Bortizkeriaren lekukoak izan diren haurrak (haur-lekukoak) arrisku gehiago dute helduak izanik portakera bortitza bat izateko.. Haur-lekuko horiek maiz ikusten dute haien amari egin bortizkeria sikologikoa, ahozkoa ere, gaitz erranak eta mehatxuak. Haur-lekukoak dira baina baita ere, haur-biktimak : haur isilak, isilararzi direnak menperatzen ez duten egoera batengatik gainduturik daudelako baina baita ere jendarteak, gure jendarteak hain zuzen, ezagutzen ez dituelako.
.Beste aldetik, haien amari bere bikotekideak ukatuko dio burasoren ardura eta maiz erehaurren inguruko erabakietan parte hartzearena ere, osagarri maila, hezkuntza mailan, etabar. Frankotan emazteak ezin izanen du, bortzez, bere pentsamoldea eta asmoa azaltzea eta onartu beharko du bikotekidearen erabakiak, ados ez badago ere.
Emazte horiek bortzez onartu behar dute ikusleen rola, ukatzen zaielarik haien haurretaz arduratzeko duten eskubidea et, batez ere, eginbeharra.
Familiaren baitan egoera hunek sortuko dituen ondorio latzak eta sufrimendua, amarentzat zein haurrentzat, jakinik, aurten erabaki dugu bi emazte gomitatzea gai korapilatsu eta mingarri honi buruz mintzatu, gogoetatu eta eztabaidatzeko gure artean.
Alde batetik, ezagutarazteko abr horiek jasaten duten sufrikarioa, amak sufritzen duenaren haien gogoz kontrako lekukoak, eta egoera horren aintzinean ezin dutela zer eginik. Haien baitan egoneza eta ezintsauna sortuko da kontrolik gabeko bortizkeri horren aintzinean, batez ere jakinik edozein momentuan berriz ere eztanda gerta daitekela eta eztanda horren zergaitiak ezagutu gabe. Haur-lekukoak, beraz, baina maiz, ere, haur-biktimak, aitak erahil duelarik.
Haur horiek nola bilakatuko dira helduak ? Nola eraikiko dute bikote baten bizitza, betidanik halako bizi bat eramatea behatuak izan direlarik ? Ezin dugu sinetsi abr horiek bakarrik lortzen ahal dutela. Irtenbideak atxemaitea, konszientzia hartzea drama horiek izan badira eta horren beste familiak hunkiturik daudela, lehentasun bat bilakatu da guretzat.
Baina ere lan egin behar dugula, denok, batez ere hezkuntza mailan. Zer aldatu behar dugu gure egunerokotasunean egoera hori geldiarazteko? Zeintzuk dira zergaitiak eta ere zeintzuk dira soluziobideak?
Aurten Mme Cazenave, sikologoa, gomitatu dugu gure artean , haur horietaz mintzatzeko, haien haurtzaroaz, haien zaurietaz. Haur horiek hain hurbilak, gure artean bizi baitira..
Gomitatu dugu ere Klara Wolfram, parekidetasunaren eragilea, elgarrekin gogoetatzeko zer egin behar dugu, zer egin ahal dugu sufrikario hori gelditzeko, guk gelditu ahal izateko.
Bilkura hau Hazparneko ELGAR Zentroa izanen da, azaroaren 23an, ortziralekin, arratsaldeko 8etan.
Beste gogoeta bilkura bat izanen dugu abenduaren 01ean, larunbatarekin, goizeko 10etan.
Atelier SOS Femmes – SOS Emazteak Tailerra
Association EMAZTEEK DIOTE