Elikagai biologikoa eta abal ekologikoa






 

       ZER DA ELIKAGAI EKOLOGIKO BAT?

 


Ekologikoa, biologikoa edo organikoa, hiru izendapenak dira zuzenak herrialdearen arabera. Arau zehatz batzuk jarraituta ekoiztutako elikagaiak izendatzeko erabili ohi dira termino hauek. Europan 1991. urtetik dago indarrean CE 2092/91 Arautegia, elikagai bat kontsumitzaileari izendapen horietako batekin aurkeztu ahal izateko nola ekoiztu behar den zehazten duena. Animali ekoizpenentzat CE 1804/99 Arautegiaren bitartez osatu zen.


Definizio ofizialak honela dio: Nekazaritza Ekologikoak nekazal sistema bat definitzen du, bere helburu nagusia kalitate goreneko elikagaiak lortzea izanik, eta hori, ingurugiroa errespetatuz, lurraren emankortasunari eutsiz, baliabide naturalak hobekien erabilita, sintesi bitartez lortutako produktu kimikoak erabili gabe eta nekazal garapen jasangarria bilatuz.


Baina arautegi hau eratu aurretik, kontzientzia jakin bat eta nekazal ekoizpena ikusteko modu ezberdin bat sortu ziren. Eta nekazari batzuk, lurra, landareak eta animaliak zaintzeko era berezi hori erabiltzen hasi ziren, gaur egun ‘nekazaritza ekologikoa' esaten dioguna. Gainera, ez da bakarrik elikagaiak ekoizteko modu bat. Elikagaiaren arlo ekonomiko eta sozialean ere oinarritzen da, gizarte bidezkoagoa, iraunkorragoa, konplexuagoa, eta moralki onargarria sortu nahian.


Testu hau Jesus Calvilloren ‘Nekazaritza Ekologikoko elikagaiak' artikulutik jasota dago.

 

www.mattangorri.net






ZER DIRA ABAL EKOLOGIKOAK?



        Nekazaritza ekologikoaren abal edo etiketak zera ziurtatzen du: produktu hori baimendutako kontrol erakunde batek kontrolatutakoa dela.


         Nekazaritza Ekologikoaren zertifikazio sistemak, produktuen eta kalitate sistemen zertifikazioak bateratzen ditu. Baina batez ere, ekoizpen sistema ekologikoa zertifikatzen du, hori da guretzat interesgarria, eta produktuen eraldaketa ekologikoa ere bere baitan hartzen du.


         Elikagai bat ekologikoa, biologikoa edo organikoa izendatu ahal izateko arautegi bat dago. Arau hauek, batez ere produkzio erari dagokionean bereizten dira besteengandik. Nekazal sistemaren kudeaketa, produktuak prestatzeko modua, erabili behar diren hitzak eta etiketak, produktu hauen berezkotasun komertzialaren parte dira, hala nola produktuon ezaugarrien aitorpena.


         Espainian hainbat kontrol eta zertifikazio erakunde dago, eta baita operadoreen elkarteak. Batzuen zein besteen helburuak berdintsuak dira, nahiz eta ekoizpen, eraldaketa, kalitate politika eta abarrei dagozkien arauetan ezberdintasunik egon daitekeen.



Definizio interesgarri batzuk:


- Zertifikazio erakundeak: Erakunde publiko edo pribatuak izan daitezke, berezko izaera juridikodunak. Helburu honekin eratzen dira: eskatzailearen borondatez, enpresa, produktu, prozesu, zerbitzu edo pertsona batek, dagozkion arautegi edo zehaztasun teknikoetan jasotako betebeharrak betetzen dituela ziurtatzea.


- Aldaketa edo errekonbertsioa: nekazaritzako ohiko lanketa sistema batetik sistema ekologikora aldatzeko prozesua. Lanketa praktikak sistema ekologikoarekin bat datozenean hasten da. Lursail bakoitzeko kudeatzen da, eta erakundearen kontrolpean egon behar du.


CPAEN-NNPEK: Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua.


CRAE: Nekazaritza Ekologikoaren Batzorde Arauemalearen Kontrol taldea


ES-VAS-AE: Adostasun identifikazioa. Europar Batasunak kontrol agintariari izendatutako kode ofiziala da. ES, Espainiari dagokio. VAS, Euskadiri. AE, Nekazaritza Ekologikoari (Agricultura Ecológica).






Présentation

 
referencer un site web sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur avec TF1 Network - Signaler un abus