2005eko Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformatik zuengana gerturatzea nahi genuke gure burua aurkeztu, Emakumeen Mundu Martxa ezagutzera eman eta momentu honetatik beronen parte
izatera animatzeko. Plataforma honen ezaugarri nagusietako bat aniztasuna da , bertan parte hartzen duten emakume talde, erakunde feminista, sindikatuetako emakume arlo eta banakako emakumeek
martxan jarri eta batera lan egitea aukeratu dugu.
Emakumeen Mundu Martxa emakumeengan eragin zuzena duten pobrezia eta sexu indarkeriarekin amaitzeko lan egiten duten taldeen eta ekimen feministen sare bat da eta 163 nazio eta estatuetako 5500
taldek baino gehiagok hartzen dute parte.
Pobrezia eta indarkeriaren kontrako Mundu martxa bat egitearen ideia kanadiar emakumeengandik abiatu zen, 1995ean Pekinen burututako bilera batean. Une horretatik, mundu guztiko emakumeekin lan
eginez, 2000. urtean 7 milioi sinadura biltzea lortu eta NBEri helarazi zizkioten.
Beranduago, 2003ko Martxoan Nueva Delhin (India) ospatu ziren Mundu Martxaren IV. Nazioarteko Topaketetan, Izadiarentzako Emakumeen Mundu Gutuna egitea proposatu zen, 2004ko Abenduaren 10ean
Kigalin (Rwanda) onartua izan dena.
Martxoak 8 honetan, IZADIARENTZAKO EMAKUMEON MUNDUKO GUTUNAREN AURKEZPENA ospatu nahi dugu. Gaur hasiko du Brasilen Munduko Gutunak 40 estatu eta nazioetatik zehar, Euskal Herria
barne, erreleboetan burutuko den martxa; helburua edukiak jendarteratu eta beronen esanahia kaleratzea izanik. Mundu guztiko emakume taldeek hartu dugu Munduko Gutunaren sortze prozesuan non
askatasuna, parekidetasuna, elkartasuna, bakea eta justizian oinarritutako mundu bat lortzeko gure proposamen eta nahiak bildu diren.
Mundu mailan proposaturiko osatutako Mundu Gutunean gure nahi eta alternatibak azaldu ditugu, baina EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN ESKUBIDE ETA ALDARRIKAPENEN GUTUNA egin eta
eztabaidatzen aktiboki partehar dezazuen deialdia luzatu nahi dizuegu. Hemen eta orain bizi dugun aldaketa soziala azkartzeko beharrezkoa dugulako salaketa eta aldarrikapenak bateratzea;
jendarteko eremu guztietan gure emakume papera diseinatu, murriztu eta mugatzen dutenen aurkako presio eta komunikazio tresna bezala erabiltzeko.
Hau guztiagatik zuengana, jendarteko sektore desberdinetan lan egiten duzuen emakumeongana zuzentzen gara, ekimen honetara gehitu eta gurekin kontaktuan jar zaitezten guztiok batera martxan
abiatzeko. Gure web orria www.emakumemartxa.org da, bertan Mundu Martxa eta Plataformari buruzko informazio gehiago lortu eta helbide zerrendaren bidez
gurekin kontaktuan jartzeko aukera duzue, edo bestela deitu 655237144 telefonora arratsaldeko 5etatik 8retara.
2005eko Emakumeen Mundu Martxarako Euskal Herriko plataformako partaideak
ELA
LAB
STEE-EILAS
ESK
EHNE
CCOO
Gure aurkezpen testua ezagutu nahi baduzu, taldeka edo banaka atxikitzeko...