Présentation

ASUNAK 2008








IRAILA 12 - 13 -14 SEPTEMBRE



HAZPARNE - ASUNAK egunaldien 8garren edizioa

"Bio, osagarri eta ingurugiroaren topaketak Euskal herrian:

BIO ekoizpenen feria, hitzaldiak, tailerrak, bazkari gastronomikoa, musika eta animazioak.



Atelierrak

Igandea, 14an


10etan: TOPAZE (Cristaux)
Tokia: Atherbe Ona

11,30etan:
Sukaldaritza BIO

La Chayotte jatetxeko sukaldariarekin
Tokia: Atherbe Ona

15etan: Baratzezaintza BIO
Tokia: G. Tessier-enean









8éme édition d'ASUNAK, HASPARREN



"Rencontres Bio, santé et environnement en Pays Basque:

marché de producteurs BIO, conférences, ateliers, repas gastronomique, animations musicales.


Ateliers


Dimanche 14


10h: TOPAZE (cristaux)
Tokia: Atherbe Ona


11,30etan: Cuisiner BIO
Avec le cuisinier de La Chayotte
Tokia: Atherbe Ona

15h: Jardiner BIO
G. Tessier-enean










Vendredi 27 juin 2008


Ekobola


Gero eta urrats gehiago ematen ditugu ingurumena ahalik eta gehien errespetatu asmoz, baina oraindik zeregin asko dugu alor desberdinetan. Horietako bat garbiketarena da, egunero milaka tona detergente isurtzen baitugu itsaso eta ibaietara arropa garbitzen dugunean. Arazo horri aurre egiteko sortu dute ekobola; baina zer da? Zein ezaugarri ditu eta nola funtzionatzen du?


 
Detergentea kutsatzaile handia da, besteak beste fosfato ugari igortzen duelako, eta ekobolak hori saihestea du helburu, garbigailuan sartu eta detergentearen beharrik gabe arropa garbitzea. Konposizio kimiko zehatza inon topatu ez badugu ere, zeramika bereziz osatutako bolak direla jakin badakigu. Konposizio kimikoari buruzko datu ezak kezka apur bat sortzen du, baina Coca-Colaren konposizioa ere ez da ezaguna eta munduan gehientsu edaten den edaria da.


 
Asiako hainbat herrialdetan, Japonian eta Korean kasu, urte luzeetako tradizioa duen gailuak nola eragiten du? Zeramikaren osagaiek uraren egitura eraldatzen duten ioiak sortuz edo, beste era batera esanda, uraren osagarriak diren hidrogeno eta oxigenoan eraginez; nolabait esatearren "oxigeno aktiboa" era naturalean sortzen dute eta gauza jakina da oxigeno aktiboa garbitzaile aparta dela.


 
Aipatu dugun ionizazio maila ez da handia, hau da, "oxigeno aktiboa" ez da kantitate handitan sortzen, beraz arropa zikin samarrarekin ekobolak detergente tradizionalen laguntza behar du. Hots, ekobolarekin batera detergente pixka bat, normalean erabiltzen denaren bostena, botatzea komeni da.


 
Bola bakoitzak hiru urteko iraupena du -egunero garbiketa bat eginez gero- eta berrogei euro inguruko salneurria. Egindako inbertsioa berehala amortizatzen dela begibistakoa da. Eskuragarri dago www.ecobola.es webgunean.


 
Ekobola bakterizida eta fungizida da, sortzen duen oxigeno aktiboak bakterio eta onddoak erasotzen baititu; leuntzailea ere bada, arropa lazten duten elementuak, karea tarteko, neutralizatu egiten baititu. Propietate horiei esker, beste hainbat erabilpenetarako ere eraginkorra da. Adibidez, hozkailuan produktuak gehiago irauteko balio du, onddoak eta bakterioak akabatuz, produktuen iraupena luzatu egiten baita. Halaber, dutxako telefonoan ekobolaren sistema bera erabiltzen duen gailua asmatu dute, xaboia aurreztu asmoz.


Joxerra Aizpurua


Argia astekaria

 

 



ajouter un commentaire commentaires (0)    recommander créer un trackback
Retour à la page d'accueil

Commentaires

Aucun commentaire pour cet article

Trackbacks

Aucun trackback pour cet article

Rechercher

Recommander

Cliquez ici pour recommander ce blog

ASUNAK 2008






Conférences


Igandea 14  dimanche



11h: "Les 2 Bios: fermier et industriel"
par Mathieu Calame


16h: "La Santé par l'alimentation"
Par Phuilippe Bignalet, naturopathe











 
Blog : Enfants sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur avec TF1 Network - Signaler un abus